Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

[IRAKURLE KLUBA] Totelak

22 abendua, 2022 @ 19:30 - 21:00

Totelak,
Fermin Etxegoien,
Erein, 2021.

Bikote bat St. Moritz aldean bidaiatzen ari da Maserati gorri batean, emakumeak bularreko minbizia itxuraz gainditu duela ospatzeko. Thomas Mann-ek Mendi Magikoa eleberrian ezagutzera eman zuen ospitalea ere bisitatu nahi dute. Burutazio bikaina etorriko zaie bidaian, euskalgintzari onura ekonomiko handia ekar liezaiokeena.
Musikari frustatu bat Santanderren kalean jotzen ari da. Ezustean, harreman estua izan beharko du euskal musikari famatu batekin eta bizitza aldatuko zaio.
Totelak eleberri hibridoa dugu, saiakera eta fikzioa uztartzen dituena, euskal literaturan ohikoa den auto-pertzepzio ariketaren generoa (nor-gara-gu-zer-gara-gu) ezohiko eremuetara eramateko.
Euskal kultura garaikidean ageri diren errealitate mugatzaileak eta fikziozko pertsonaien jarrera kontrajarriak haien aurrean, horra Totelak eleberri hibridoaren gatazka gune nagusia.
Bertan, Fermin Etxegoienek kutuntzat dituen hainbat gai aztertu ditu larritasuneraino.

 

Koordinatzailea:Iban Zaldua
Twitter: @gastIraKluba

Email: irakurlekluba@geuelkartea.eus

Xehetasunak

Data:
22 abendua, 2022
Ordua:
19:30 - 21:00
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Gipuzkoa Spain + Google Map