[IGANDEAK JAI]: DJ KAKTUS
ekainak 28 @ 12:00 - 14:00
Hilabetero bezala, IGANDEAK JAI, familia giroa euskaraz! programarekin gatoz berriro ere.
Betiko moduan, ikuskizun paregabe batez gozatzeko aukera izango dugu, DJ KAKTUS! DJ honekin gure txikitxoek salto eta dantza egingo dute lurrean kaktus bat egongo balitz bezala!
Ikuskizunaren aurretik, eskulan polit bat egiteko aukera ere izango dugu familian elkarrekin gozatzeko. Maskara tailerra eta hauen lehiaketa!
Noiz? Ekainak 28, igandea 12.00-14.00
Non ? Ekialde Parkean (Salburua)
EZ GALDU!