
[GEUREKIN MENDIRA]: Orixol 30 urte
otsailak 16 @ 08:30 - 18:30
Aurten, 30 urte beteko ditu taldeak, eta otsailaren 16an betiko mendi irteeraz gain (Orixol) urteurren polit hau ospatzeko Iturrietako sagardotegian bazkari bat antolatu dugu!
Bi aukera daude egunean egiteko, baina lehenengora gonbidatzen zaituztegu!*:
- 8:30ean Gasteiztik atera (Mendizorrotzako aparkalekutik) + mendi irteera Orixolera + Iturrietako sagardotegian bazkaria.
- 13:30ean Gasteiztik atera (Mendizorrotzako aparkalekutik) Iturrietako sagardotegian bazkaria.
Buelta 18:00ak aldera izango da.
*Autobusa jarriko da bi kasuetan.
Aukera edozein izanda ere, derrigorrezkoa da izena ematea (bai mendi irteerarako bai sagardotegirako).
Abiapuntua: Iturrietako sagardotegia
Iraupena: Egun osoa
Altuera gorena: 1051m
Desnibel absolutua: 581m
Luzera: 8,75km
Arduraduna: Josu (619883217)
OHARRAK
- Kontaktua: geurekinmendira@geuelkartea.eus