Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Gasteizko euskara jendea Familia-argazkira nor gonbidatu? – Irati Iciar Madinabeitia

22 otsaila, 2022 @ 20:30 - 22:00

Gasteizko euskara jendearena oso argazki jendetsua litzatekeela uste dugu, baina marka da gero, askotan, hiri berean bizi izanda lehengusu-lehengusinek elkarren berri ez izatea, ezta?

Euskara jendea –egingo ez den argazki honetarako- gure hizkuntzaren egoerak kezkatuta  etorkizun hobea eraikitzen ahalegintzen dena da. Gasteiztar euskaltzaleak dira eragiteko elkartzen direnak, adibidez:  guraso elkarte, euskara talde, ikasle edo langile  batzorde, komunikabide, auzo elkarte, aisialdi-kultura-kirol taldeetan…

Baina, zein dira? Non eta  zein arlotan aritzen dira? Zer egiten dute? Noiz? Ba al dute harremanik  edota helburu komunik?  Aurrera begirako zer asmo dute? Zer beharko lukete horretarako?  Bada aukerarik, elkarren berri izanda, elkarlanean aritzeko?, Zertan?…

Ez da familia argazkirik egingo, baina “familia” irudikatzen hasiko da, kide-senide guztiok horren berri izan dezaten, zoriontsu eta eraginkorrago izateko bidea baita. Lagundu nahi?

GEU elkarteko lehendakaria den Irati Iciar Madinabeitiak bideratuko du saioa, eta denon ekarpenekin nor garen eta zer egiten dugun  argitzen saiatuko gara.

Antolatzaileak: ARABAGARA, Topagunea, Lazarraga Elkartea, ALEA eta GEU Elkartea

Babesleak: Gasteizko Udala, Laboral kutxa eta Vital Fundazioa

Izen ematea HEMEN

Xehetasunak

Data:
22 otsaila, 2022
Ordua:
20:30 - 22:00
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Oihaneder Euskararen Etxea
Fray Zacarías Martínez kalea 2
Vitoria-Gasteiz, 01001
+ Google Map