Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

[FAMILIA IRTEERA] IKILIMILIKIKLIK antzezlana deskontuarekin

18 urria, 2020 @ 20:00 - 21:00

3€

 

“Txirristi mirristi, gerrena plat, olio zopa, kikili salda, urrup, edan edo klik, ikimilikiliklik”… abesten zuen Mikel Laboa euskal kantariak, eta denok sorgin bat irudikatzen genuen mirarizko edabea egiten zuen bitartean konjurua errezitatzen. Egiaz, Marie de Jongh proiektu berri honen protagonista neska/emakume bat da. Txikitan, beldur zien sorginei, baina bera ere sorgin bihurtu zen azkenean.

Ez da protagonista bakarra, hitza ere protagonista da. Konpainia honek lehen aldiz, Jokin Oregiren zuzendaritzapean, keinurik gabeko ikuskizun bat aurkeztuko du. Hitza elementu dramatiko saihestezina izango da, beldurrari buruzko hausnarketa bat partekatzeko. Jokin Oregi berak idatzitako Ikimilikiliklik ipuina du oinarri ikuskizunak.”

-Antzerkirako sarrerak deskontuarekin

-Izena emateko bidali honako datuok aisia@geuelkartea.eus helbidera edo 688 734 941 telefono zenbakira

  • Helduen izen abizenak
  • Haurren adina
  • Telefono zenbakia
  • Helbide elektronikoa
  • Zenbat lagun joango zareten (haurrak eta helduak)
  • Ordainagiria bidali behar da ( kontzeptuan Ikilimilikiklik + izen-abizenak)

*OHARRA: Kontuan izan Principal Antzokian eserleku bateko hutsunea uzten dela lagun batetik bestera nahiz eta familia berekoak izan.

Xehetasunak

Data:
18 urria, 2020
Ordua:
20:00 - 21:00
Prezioa:
3€
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Principal antzokia
San Prudencio Kalea, 29
Gasteiz, Araba, 01005 Spain
+ Google Map