Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

[FAMILIA IRTEERA] ENE KANTAK deskontuarekin

19 abendua, 2020 @ 21:00 - 22:30

SARRERAK AGORTUTA

 

Ene Kantak euskaraz haur kantak egiten dituen talde-ekimena da. 2011n jaio zen, Urko Oskoz eta Nerea Urbizuren gogo eta nahien ondorioz.

Haien ideia nagusia musikaren bitartez euskararen erabilera zabaltzea da, eta horretarako abesti itsaskorrak, freskoak eta dantzagarriak konposatzen ditugu. Batzuetan herri abestien bertsioak ere egiten ditugu. Horrez gain, beti koreografia errazak prestatzen ditugu, txikiek imitatu ditzaten eta ongi jarraitu ditzaten. Jadanik 8 disko kaleratu ditugu, eta 4 ikuskizun aurkeztu, azken hauek gure abestiak baliatuz.

“LILURAGARRIA, gorputz barrura goaz”, euskaraz zuzendutako haurrentzako ikuskizun bat da. Geure abesti eta koreografiekin, Nere eta Eneko pertsonaiek leku liluragarri bat ezagutuko dute.

Abentura berri honetan, edabe magiko bati esker, gure pertsonaiak haur baten gorputz barrura sartuko dira eta bidaia liluragarria biziko dute giza gorputzean barna. Barruan, LILU ezagutuko dute, zelula aski jator bat, eta garunaren eta beste hainbat organoren garrantziaz hitz egingo die.

 

 

Izena emateko bidali honako datuok aisia@geuelkartea.eus helbidera edo 640 574 996 telefono zenbakira

  • Helduen izen-abizenak
  • Umeen adina
  • Telefono zenbakia
  • Helbide elektronikoa
  • Zenbat lagun joango zareten guztira (haurrak eta helduak)
  • Ordainagiria bidali behar da (kontzeptuan EneKantak + izen-abizenak)

*OHARRA: Kontuan izan Principal Antzokian eserleku bateko hutsunea uzten dela lagun batetik bestera nahiz eta familia berekoak izan. 

Xehetasunak

Data:
19 abendua, 2020
Ordua:
21:00 - 22:30
Ekitaldi kategoria:
,

Egoitza

Principal antzokia
San Prudencio Kalea, 29
Gasteiz, Araba, 01005 Spain
+ Google Map