- ekitaldia hau amaitu da.
[FAMILIA IRTEERA]: AMAL ANTZEZLANA
martxoak 24 @ 18:00 - 20:00
Amal arabieraz, itxaropena esan nahi du. Eta hori kontakizun hau izatea nahi dugu. Pertsonei, bizitzari eta mundu hobea sortzeko itxaropenari buruzko istorioa.
Bi emakume ametsez, ilusioz eta itxaropez beteriko bidaia batean murgilduko dira, baina ez da beti erraza izango. Aurrez aurre izango dituzte gatazkak, erronkak eta makurrak… eta, ezinbestean, beldurra, tristura eta atsekabea, maite duten eta jaio ziren lurra atzean utzi dutelako.
Zirkuko teknikak dituen antzerki ikuskizuna da, eta lehengo aldiz, konpaniako kideak ez dira aktore protagonistak.
*8 urtetik gorakoentzat
Noiz? Martxoaren 24an, larunbatean, 18:00etan.
Non? Principal Antzokian