Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Euskal Musikaren Benetako Istorioa’ antzezlana prezio erdian

25 maiatza, 2017 @ 21:30 - 23:00

GEU elkarteko kide edota Mintzalaguna izateak abantaila ugari dakar eta horietako bat, esaterako, antzezlanak euskaraz prezio ezin hobean disfrutatzeko aukera da.

Euskal Musikaren Benetako Istorioa

  • Noiz? Maiatzaren 25an, osteguna, 20:30ean
  • Non? Principal antzokian
  • Sarrera: 7,5 € (%50 deskontua eginda)

euskal_musikaren

Ez Dok Hiru eszenatokietara itzuli da, Euskal Herrriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria eskaintzeko. Oraingo honetan, bikoteak beste hiru musikari aktorekin partekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehituta. Taldearen ezaugarririk nabarmena sorkuntza da: taldeko kideek sortutako testu eta ideiekin eraikitzen dira ikuskizunak. Ez Dok Hiru-ren proposamenaren indarra euskaran, hitzetan, umorean eta antzezpenean datza.

Sarrerak deskontuarekin eskuratzeko bidali mezu bat ncuesta@geuelkartea.eus helbidera honako datuok zehaztuz:

  • Izen-abizenak
  • Helbide elektronikoa
  • Telefono zenbakia
  • Zenbat sarrera nahi dituzun
  • Izena emateko azken eguna: MAIATZAK 22, ASTELEHENA

Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin.

OHARRAK:

  • Pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ditzake gehienez.
  • Sarrerak emanaldiaren egunean bertan banatuko ditugu 20:15ean, Opera eraikineko sarreran.
  • Sarrera mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen.

 

DESKONTU GEHIAGOREN BERRI IZATEKO KLIKATU HEMEN

Xehetasunak

Data:
25 maiatza, 2017
Ordua:
21:30 - 23:00