Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

[ERRIGORA]: AURKEZPEN DASTAKETA

27 urria, 2022 @ 18:30 - 19:30

Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bideaemanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

Bi kanpaina jartzen ditu martxan.

1.Eskutik eskura: udaberrian egiten dena. Apirilean olioa eta maiatzan kontserbak.

2. Euskarari puzka: udazkenean egiten dena. Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskiak milaka etxetara eramaten ditugu kanpaina honetan. Kasu honetan, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua egiten diogu (saski bakoitzaren balioaren %25).

Hauxe da orain martxan jarriko duten kanpaina eta horren aurkezpena Gasteizera ekarriko dute, dastaketa formatuan. Artepaneko produktuak, olioa eta sorpresa gehiago egongo dira.

Noiz: urriak 27, 18:30
Non: Ramón Bajo ikastetxean

IZEN EMATEA HEMEN.

Xehetasunak

Data:
27 urria, 2022
Ordua:
18:30 - 19:30
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Gipuzkoa Spain + Google Map