
[EKINTZA OSAGARRIAK] Mintza ibilaldiak
urtarrilak 31 @ 10:00 - 12:00

Hilean behin eta igandeetan, mintzalagunok 2 ordutako ibilaldiak egiten ditugu Gasteiz inguruetan.
Urtarrilaren 31n, goizeko 10:00etatik 12:00etara, ekingo diogu urte berriko lehenengo ibilaldiari.
Molinuevo parkeko urmael ondoan izango dugu gure abiapuntua.
Izena emateko bidali zure datuak (izen-abizenak, e-maila eta telefono zenbakia) honako helbide honetara: info@gasteizkomintzalaguna.eus