Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

[EKINTZA OSAGARRIA] Lindy Hop dantza tailerra. IKAk antolatuta

5 martxoa, 2020 @ 21:00 - 22:30

IKAren 31. urteurrena dela-eta, Lindy hop ikastaro bat egingo dugu, eta mintzalagun guztiok gonbidatu nahi zaituztegu. Bi egunetako ikastaroa da. Saioak otsailaren 27an eta martxoaren 5ean izango dira, Jungle Beat akademiaren lokaletan, Fermin Lasuen 7, behean, 20:00etatik 21:30era. Lindy hop dantza bikoteka egiten da, eta bi rol daude: gidaria (leader) eta jarraitzailea (follower). Hobe duzue izena bikoteka ematea (berdin du zein sexutakoak zareten), bakarka egiten baduzue, rol bat aukeratu beharko zenukete eta bikotekidea esleitu beharko genizueke, norbaitek beste rola betetzeko bikotekiderik gabe apuntatuko balitz. Prezioa 3€ izango da. Joan nahi duzuenok bidal ezazue mezua hogeitahamaika@gmail.com helbidera, eta handik jasoko duzue ordainketa egiteko informazioa. Izena emateko azken eguna: otsailaren 21a. Anima zaitezte; primeran pasatuko dugu!

Xehetasunak

Data:
5 martxoa, 2020
Ordua:
21:00 - 22:30
Kategoria Ekitaldi: