Untitled

Ekitaldiak kargatzen

« All Ekitaldiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

ARRAKALA dokumentala Begi Belarri zikloan

2017-04-25 @ 18:00 - 20:30

Doan

 

argazkia

Zer da heteroaraua? Nola egituratzen da bizi garen jendartean? Nola eragiten digu gure bizitzetan eta harremanetan?

Normaltzat saldu diguten haitz zurrun horren erraietan ez gara gustura sentitzen, eta galdera horiei nolabaiteko erantzuna bilatu nahian, Arrakala proiektua jarri dugu martxan. Euskal Herria lurralde eremutzat hartuta gai hori lantzen duen ikus-entzunezkorik ez dagoela ikusita, Topatu gazte proiektu komunikatiboa eta Bilgune Feminista elkarlanean, lantalde bat osatu eta jende sare baten laguntzaz, euskarri nagusi gisara dokumental bat izango duen tresna kutxa osatzen ari gara.
 

Haitzaren arrakalak azaleratzea dugu helburu, eta horretarako heteroarauaren inguruko gaiak jorratu nahi ditugu, hala nola, familia zein elkarbizitza egoera ezberdinak, desira aukerak, identitateak eta sexu/genero sistemak guzti honetan duen eragina.
 

Diskurtso teorikoegietatik at eta praktiketan oinarrituz, heteroarautik kanpo dauden esperientzia eta bizipenak ezagutzea dugu asmoa. Aldi berean, mugimendu feministak zein LGTBQ mugimenduak haitza arrakalatzeko bidean egindako ekarpenak ere ezagutu nahi ditugu.
 

Baina hau beste arrakala baten hasiera besterik ez da. Arrakalak badira eta bagara. Haitza hankaz gora jarri nahi dugulako, lurrikararen beldurrik gabe. Haitzaren ertzetik, mundua arrakalatzera goaz.

Solasaldi dinamizatua:

EMAGIN-logo-beltzaEMAGIN, formakuntza, dokumentazio eta ikerkuntza feminista:

Parekidetasunean oinarritutako Euskal Herri bat sortzeko bidean lanean ari den emakume eta eragile orori lagungarria izango zaion tresna bat eskaintzea du helburu Emaginek. Dokumentazio bilketa lanak eginez, ikerketa ezberdinen sustapena eta jarraipenaren bidez eta formakuntzarako zerbitzu ezberdinak eskeiniz, eragile feministentzat lagungarri izango den tresna bat izan nahi du. Hauek dira lan eremu nagusiak:

1) Artxibo eta ikerketa feministak.

2) Formakuntza feminista.

 

BEGI BELARRI zikloaren programazioa osoa

 

Xehetasunak

Data:
2017-04-25
Ordua:
18:00 - 20:30
Prezioa:
Doan
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Oihaneder Euskararen Etxea
Frai Zacarías Martínez kalea 2
Vitoria-Gasteiz, 01001
+ Google Map
Telefonoa:
945 16 16 16 ( 3438) – 615 98 68 32
Webgunea:
http://oihanedereuskararenetxea.eus/eu/