
[BISITA GIDATUA]: MARTXOAK 3 OROITOUR
martxoak 25 @ 11:30 - 13:30
Gasteizko 1976ko martxoaren 3ko sarraskia eta haren testuingurua ezagutzeko bisita audiogidatua da.Martxoaren 3ko gertaeran aipagarriak diren lekuetan zehar egiten den denboran bidaia da. Artea, kontakizuna, ahotsa, hitza, bideoartea eta instalakuntza artistikoak erabiltzen ditu Gasteizko Zaramaga auzoa memoriaren museo bihurtzeko.
Bisita M3moria gunean hasten da, Martxoak 3 elkartearen egoitzan (Fermin Lasuen 5) eta Zaramaga zeharkatzen du gida batek lagunduta.
Noiz: Martxoak 25, 11:30
Non: Martxoak 3 elkartearen egoitza
Zer: 2 orduko tourra