- ekitaldia hau amaitu da.
Begi Belarri: Izenik gabe 200×133. Enara Goikoetxea
14 urria, 2020 @ 20:00 - 21:30
Izenik gabe / 200 x 133 filma Jose Luis Zumeta margolari usurbildarraren sorkuntza lanari buruzko film dokumentala da.
Enara Goikoetxeak eta Monika Zumeta margolariaren alabak zuzendu zuten 2013. urtean.
Sinopsia:
Jose Luis Zumeta margolariak Nafarroako Arribe herrian dagoen autobus garaje zahar batean dauka tailerra, eta bertan lan egiten du desordutan. Oraingo honetan 200×133 tamainako bi pinturatan lan egiten ari da. Donostiako suhiltzaileen eraikin zaharrean erakutsiak izango dira hauek.
Margolariak, bereizgarri dituen sormen eta barne prozesu paregabeak erakusten ditu lehenengo aldiz kamera aurrean. Zumetaren lanorduak eta ohiturak errespetatuz, koadroen garapena erakusten du dokumentalak.
Gonbidapenak:
Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.
Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira; horretarako jarduera baino astebete lehenago irekiko da aukera:
- Bibe plataforman
- Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
- oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
- *E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
- **Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
*Gonbidapenak agortu arte.