Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Begi Belarri: Burbunak eta Etsayak

9 abendua, 2020 @ 21:00 - 23:00

Burbunak eta Etsayak Hernaniko natura eta ahozko ondarea biltzen dituen dokumentala da, eta Hernaniko bailaretan gizaldiz gizaldi transmititu den aberastasuna erakusten digu. Lan­da­re eta animaliei buruzko cor­pusa osatzeko helburuarekin hasi zen, baina aurretik, do­ku­mentala egin dute, natu­rarekin harremana mantendu duten hernaniarrei egindako elkarrizketekin osa­tua. 25 her­na­niar ingururi egindako el­ka­­rrizketekin osatu dute lana.

Dobera Euskara Elkarteak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak bultzatutako proiektua izan da ‘Burbunak eta Etsayak’, eta diruz lagundu dute Ereñotzuko Auzo Udalak eta Hernaniko Udalak. Proiektua Euskal Herriko hainbat Kultur Etxeetan erakutsi da, Durangoko Azokan aurkeztu da baita ere eta azkenik Eitbk 2 urtez emititu du.

Hemendik aurrera dokumentala online egongo da (euskaraz) eta salgai Aranzadi Zientzia Elkartean eta Dobera Euskara Elkartean  5 eurotan (euskara batua, ingelesa eta gaztelerazko azpitituluekin).

Dokumentalaren sinopsia:

Ondarea da hari-mataza bat, inoiz bukatzen ez dena. Tira eta tira egingo diozu hari-muturrari, eta ez da inoiz bukatuko.. Egin ditu sendagaiak belarrekin, eta jarraitu dio basoko piztiari, herriko azken zokoraino… Animalia eta landareen izenak, bizimodua, haiekin lotutako sineskerak, mitoak… Herritarrak gero eta hiritarrago diren Euskal Herri honetan, badira ondare hori bizi bizirik mantentzenduten herritarrak. Hernaniko kasua azaltzen du dokumental honek, ondarea gaur eguneraino dakarren hari-muturra ez baita erabat eten Hernanin. 25 protagonistek argituko dute zer diren burbunak eta etsayak.

Fitxa teknikoa:

  • Irudiak eta post-produkzioa: Joxan Ruiz (Truk HD) eta Jon Mari Beasain
  • Elkarrizketak eta gidoia: Iñaki Sanz-Azkue (Aranzadi) eta Eñaut Agirre (Dobera)
  • Bultzatzaileak: Dobera Euskara Elkartea eta Aranzadi Zientzia Elkartea
  • Laguntzaileak: Ereñotzuko Auzo Udala eta Hernaniko Udala

GONBIDAPENAK

  • Lortu zure gonbidapenak hemen

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.

Xehetasunak

Data:
9 abendua, 2020
Ordua:
21:00 - 23:00
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Oihaneder Euskararen Etxea
Fray Zacarías Martínez kalea 2
Vitoria-Gasteiz, 01001
+ Google Map