Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

[BEGI-BELARRI] Bihar Dok 13

22 urtarrila, 2020 @ 19:00 - 21:00

Begi Belarri zikloaren baitan, urte berriarekin batera euskarazko ikus-entzunezko berriak ekarriko ditugu Oihanederrera. Ziklo honetako lehenengoa Ander Iriarte eta Aitor Bereziartuaren “Bihar dok 13” dokumentala izango da, eta saio honetara IKA euskaltegietako ikasleak batuko zaizkigu euskaltegi sare honek bere 31. urteurren-ekitaldi sortari ekingo baitio urtarrilean, eta elkarrekin antolatu baitugu emanaldia.

Basque Culinary Centerren, abangoardia gastronomikoa ikasten ari diren mundu osoko zenbait ikaslek iraganera bidaiatuko dute, Bihar dok 13 menua sortzeko. Bidaian, 1966ko Euskal Herrira joango dira, eta hortik abiatuta, kulturaren alorrean dena aldatu zuen hamarkada ezagutuko dute.

Xehetasunak

Data:
22 urtarrila, 2020
Ordua:
19:00 - 21:00
Kategoria Ekitaldi:
Webgunea:
https://oihaneder.eus/agenda/bihar-dok-13/