Untitled

Ekitaldiak kargatzen

« All Ekitaldiak

[BEGI BELARRI] ‘Aralar, mundua leku den lurra’

otsaila 27 @ 19:00 - 20:30

Landarlan Ingurumen Elkarteak eta ON Produkzioak etxeak Aralar, mundua leku den lurra dokumentala osatu dute, bertako ‘ondare natural eta kulturala bere osotasunean’ ezagutarazteko asmoz. Orain arte Enirio-Aralar parke naturalari buruz egin den ‘lanik ikusgarri eta osoena’ dela azaldu dute egileek, gaur Donostian egin duten aurkezpen ekitaldian. Proiektua ‘Aralar mendia gizartera gerturatzeko leiho bat’ izatea nahi dute, ikusleak bertako haran, baso, gaindegi, larre, barrunbe, osin eta haitzarteetan ezkutaturiko altxorrak”` ezagutzeko gonbidapen bat.

Aralarko irudi ikusgarriak jaso dituzte ikus-entzunezkoan, baina baita hainbat adituren azalpen teknikoak ere. Hala, Aralarren geologia eta ura, fauna eta flora, historiaurrea eta historia hurbila izango dituzte hizpide. Pello Ramirez musikari ordiziarrak egin du soinu banda.

 

Solasaldia:

Iban Toledo, Garazi Auzmendi, Ion Fontenla eta Aloña Jauregi goierritarrak (zuzendariak).

 

Xehetasunak

Data:
otsaila 27
Ordua:
19:00 - 20:30
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Oihaneder Euskararen Etxea
Frai Zacarías Martínez kalea 2
Vitoria-Gasteiz, 01001
+ Google Map
Telefonoa:
945 16 16 16 ( 3438) – 615 98 68 32
Webgunea:
http://oihanedereuskararenetxea.eus/eu/