- ekitaldia hau amaitu da.
[BEGI BELARRI] · MIntzalagunak · dokumentala eta mahai-ingurua
31 urria, 2018 @ 20:00 - 21:30
Begi-Belarri zikloaren ikasturteko lehen ikus-entzunezkoa Mintzalagunak protagonista dituen erreportaje berezia da, Goiena telebistak iaz egindakoa.
Ordu erdi inguruko erreportajea da eta Debagoieneko bederatzi lagunen esperientzia pertsonalak jasotzen ditu. Horiei gehitzen zaie Topaguneko mintzapraktikako eragilea den Arrate Illaro. Mintzalagunek egunerokoan zer egiten duten eta horrek euskal hiztun moduan zer suposatzen dien jasotzen du erreportajeak.
Egun Euskal Herrian 6.000 lagun inguruk dihardute 1.200 mintzalagun taldetan banatuta.
Emanaldiak Gasteizko Mintzalagunaren inguruan dabiltzan parte-hartzaile ezberdinak ezagutzeko, eta beraiekin hausnartzeko aukera emango du. Izan ere, proiekzioaren ostean mahai-ingurua egingo da eta bertan honako lagunek hartuko dute parte:
- Maite Agirre: Euskal Herriko Mintzalagun egitasmoaren koordinatzailea
- Naroa Cuesta Niso: Gasteizko Mintzalagun egitasmoan teknikaria
- Txema Pascual: Gasteizko mintzalaguna
- Karmele Oria: Gasteizko mintzalaguntzailea