Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

[Begi Belarri] · LABURBIRA · euskarazko film laburren jaialdia

3 apirila, 2019 @ 19:00 - 21:00

Martxoaren 18tik apirilaren 17ra, Laburbirak  35 herri bisitatuko ditu, euskarazko zinegintzaren bederatzi dosi txiki eta fresko zabalduz.  Lan askoren artean aukeratutako 9 film laburrekin osotutako proiekzioa da publikoari eskaintzen dioguna: euskaraz egina eta esklusiboa. Zinezaleak garenontzat galdu ezinezko hitzordua!

Gasteizen, AEK, GEU elkartea, IKA eta Oihaneder Euskararen Etxearen artean antolatu dugu aurten Laburbira.

SARRERAK:

Sarrerak ikasle, bazkide, Mintzalagun eta interesa dutenen artean banatuko dira. Sarrerak nahi izanez gero, idatzi magirre@geuelkartea.eus helbidera, zure izen abizenak, telefono zenbakia eta e-posta zehaztuz. Azkar ibili!

 

Ordubeteko koktel esklusiboa

Hamaseigarren edizioa 9 film laburrekin dator, guztiak 2016 eta 2018a bitartean egindakoak:  maitasun istorioak, tentsio bizikoak, bi animaziozko lan, iraganeko kontakizunen bat, Behe Nafarroko istorio bat, majia, intriga eta umorea dira, besteak beste, aurtengoek dakartena.

Sortzaile gazteen lanak dira gehienak eta esperientzia luzeko zuzendarienak beste batzuk. Bederatzitik zazpi emakumeek zuzendutakoak. Denak uztartuta, ordubeteko proiekzioa osotu dugu; kalitatezkoa eta dibertigarria,  euskarazko film laburren zaleei merezi duten gozatua emateko.

Aurtengo kartelera hemen ikus dezakezue.

Aurtengo emanaldien egutegia hemen duzue ikusgai.

Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen Laburbira zirkuitu ibiltariak Euskal Herriko eta mugaz gaindiko aretoak bisitatuko ditu, 16.urtez, bi helbururekin: euskaraz aritzen diren sortzaileen film laburrak ezagutaraztea eta  ikusleei ordu bete inguruko proiekzio entretenigarri batez gozaraztea. 

Xehetasunak

Data:
3 apirila, 2019
Ordua:
19:00 - 21:00
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Oihaneder Euskararen Etxea
Fray Zacarías Martínez kalea 2
Vitoria-Gasteiz, 01001
+ Google Map