- ekitaldia hau amaitu da.
[Begi Belarri] · LABURBIRA · euskarazko film laburren jaialdia
14 martxoa, 2018 @ 20:00 - 22:00
DoanLaburbirak, euskarazko film laburren zirkuituak, 15.edizioa beteko du 2018an. Otsailaren 28tik martxoaren 28ra bitartean, hemen eta euskaraz sortutako laburmertraiak erakutsiko ditu herriz-herri. 2017an Euskal Herrian eta munduan zehar ibili zen; New Yorken, Londonen eta Parisen, besteak beste. Gasteizko emanaldia martxoaren 14an izango da 19:00etan Oihaneder Euskararen Etxean.
2017an zehar jasotako proposamen guztien artean, 8 film labur aukeratu dira XV.Laburbiran zabaltzeko. Bat ezik, beste guztiak 2017koak dira eta zortzi filmen artean 77 minutuko proiekzio entretenigarria osotu da publikoari eskaintzeko.
XV. Laburbiraren kartelera:
- Ilunpetan (Koldo Carranza)
- Night Shift (Izaskun Arandia)
- Higadurak (Oihane Zunzunegi eta Amaia Otaola)
- Ejecutor (Javi Arriaga)
- Tazan (UDA films)
- Areka (Atxur animazio taldea)
- Kreba ( Oier Fuentes)
- Zulo (Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga)
Laburbira 2018, filmeen txostena deskargatzeko klikatu hemen