Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

[Begi Belarri] · IRRINTZIAREN OIHARTZUNA · dokumentala eta solasaldia

31 urtarrila, 2018 @ 20:00 - 22:00

Doan

Mirentxu Loyartek (Iruñea, 1938) sorkuntza-lanetan emandako erbestealdia kontatzen du Irrintziaren oihartzunak filmak. Loiarte Europako zinemagintzaren aitzindari zoro horietako bat da, haren izena ezagun egin ez bada ere. Zinemagile nafarraren memoria eta obra miatu asmo dituen begirada bat da Irrintziaren oihartzunak; topaketa baten kontakizuna, hezur eta mamizko altxor zinematografiko baten bilaketa: gogoratzeko zailtasunak dituen pertsonaia batena, edo gogoratu nahi ez duen batenaLoyarte Europako zinemagintzaren aitzindari ausart horietako bat da, haren izena ezagun egin ez bada ere.

Zinemagile nafarraren memoria eta obra miatu asmo dituen begirada bat da Irrintziaren Oihartzuna; topaketa baten kontakizuna, hezur eta mamizko altxor zinematografiko baten bilaketa: gogoratzeko zailtasunak dituen pertsonaia batena, edo gogoratu nahi ez duena.

Bizitzan izandako joan-etorrien eraginez ezaguna ez bada ere, Mirentxu Loiarte zinemagile nafarrak Espainiako Estatuan 1970eko hamarkadan ikusitako lan zinematografiko ausartenetako eta arriskatuenetako bat egin zuen: Irrintzi (1978). Ikus-entzunezko metafora bat da, eta euskaldunen nortasun kolektiboari buruzko hausnarketa egiten du. Dantzan diharduten gizon-emakumeak eta irudi estatikoak uztartzen ditu; argazkietan jasotakoa dokumentutik harago doa, eta ikusleak sorkari filmiko honetan nabigatzera deitzen ditu, Celaya, Aresti eta Oteroren hitzekin batera. Luis Iturri zinemagilearen obra batean oinarritutako lan honi kalitatearen sari berezia eman zion  Espainiako Zinematografiako Zuzendaritza Nagusiak, Trantsizio garaian izandako kontraesan zoragarri horien eraginez. Javier Aguirresarobe izan zen argazki-zuzendaria, Fernando Larruquert muntaketa-lanen arduradun, eta Mariví Bilbao aktore zenaren lankidetza berezia izan zuen.

Erbestean zein etxean, Mirentxu Loiartek ez zuen, ordea, bere ibilbidea lan horrekin amaitu, eta nolabaiteko introspekzio antropologikoa egiten jarraitu zuen hainbat euskal emakumeren begirada jasotzen zuen erretratu baten bidez. Euskal Emakumeak (1981) lanean, Ikuska 12 sailaren barruan, Loiartek emakumeak XX. mende amaierako gizartean zuen espazio soziopolitikoa azaldu zuen. Euskaraz filmatua da lana, eta hura ere Javier Aguirresaroberekin lankidetzan. Film labur dokumental horrek begirada zorrotza botatzen dio emakumezkoek 1980ko hamarkadan zituzten tokiei: azokak, haur-parkeak, arrain-fabrikak edota gizonezkoen pixatokiak.

Irrintziaren oihartzunak lanean Irrintzik ezkutatutako “egia” horien eta Euskal Emakumeak filmeko emakumeen hitz begitaziodunen barrena ibiliko gara; erakutsitako sekretua izango dugu  abiapuntu, baina Loiarteren obra eta izaera zein den osorik sekula kontatu gabe. Haren ahotsa berreskuratuko dugu, haren historia, bidean geratu ziren kontakizunak, eta horietara bueltatuko gara Marc Légasse idazlearen “Gastibeltzaren karabinak” gisa.

Gainerakoa, historia da. Eta historia horretan jakin-minez murgilduko gara. Hala, bere buruan filmak egiten jarraitzen duen emakume baten ibilbidea bistaratuko dugu, porrot egindako  proiektuak proiektu, zapuztutako ilusioak ilusio, bizitzak eragindakoak gorabehera, zinemagile zein beste ororen gainetik.

SOLASALDIA

Iratxe Fresneda Delgado: Dokumentalaren zuzendaria izateaz gain, ikus-entzunezkoen Komunikazioa Doktorea da eta Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Ikus-entzunezkoen Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea. Bere doktore-tesian, Lars von Trier zuzendariaren zinematografia-lanetako emakumezkoen estereotipoak aztertu zituen. Irakasle bisitari izan da Nevadako Unibertsitatean (Reno, AEB), Lundeko Unibertsitateko Zinemagintza Eskolan (Suedia) eta Toulouse II – Le Mirail Unibertsitatean (Frantzia).

Xehetasunak

Data:
31 urtarrila, 2018
Ordua:
20:00 - 22:00
Prezioa:
Doan
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Oihaneder Euskararen Etxea
Fray Zacarías Martínez kalea 2
Vitoria-Gasteiz, 01001
+ Google Map