Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

[Begi Belarri] · PAPEREZKO AHOTSAK · dokumentala eta solasaldia

25 apirila, 2018 @ 20:00 - 22:00

Doan

“Gerra galdu dugu baina orain, artearen bitartez borrokan jarraitzeko unea da”. Horrela zuzendu zitzaion Agirre Lehendakaria Gabriel Olaizola musikariari Eresoinka sortzeko enkargua egin zionean. Erbesteratutako euskal artistaz osatutako diziplina anitzeko talde handia baten sorreraren ernamuina izan zen hura. Konpainia honek Paristik hasita, Europako agertoki onenak bereganatu zituen artearen boterearen bidez.

Askoren ustez, gaur egungo euskal kultura herrikoiaren biziraupenak asko zor dio Eresoinkari. Erbestean desagertzeko arriskuan zegoen euskal artearen ordezkaririk azpimarragarrienak bildu ziren bertan eta Europan barrena bake mezu bat zabaltzen saiatu ziren.

Garai hartatik bizirik dirauten Inazita Olaizola eta Margaritte Truebak Eresoinkaren historia kontatuko digute, Estibaliz Urresolaren zuzendaritza pean.

Eresoinkarena dokumentalaren ardatz nagusia bada ere, gaur egungo artista batzuen jarraipena egiten du dokumentalak, exilioa, artea eta sormenaren inguruko hausnarketa gisa.

ETBrentzat ekoitzia, iazko Donostia Zinemaldian estreinatu eta Bartzelonako Zinemaldia.cat jaialdiaren dokumental sailaren Urrezko Txapelaren irabazi zuen.

 

SOLASALDIA

Estibaliz Urresola Solaguren: Laudion jaio zen, eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Bost urtez euskal zinemaren eta telebistaren industrian lan egin ondoren, zuzendaritzari ekin zion Bartzelonako ESCACen. Han, Zuzendaritza Zinematogafikoko masterra eta Film Business – Marketing, Banaketa eta Nazioarteko Salmentetako masterra egin zituen. Harrezkero Donostia eta Bartzelona artean bizi da, zenbait ikus-entzunezko proiektutan errealizadore eta zuzendari gisa lanean.

 

 

 

 

Xehetasunak

Data:
25 apirila, 2018
Ordua:
20:00 - 22:00
Prezioa:
Doan
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Oihaneder Euskararen Etxea
Fray Zacarías Martínez kalea 2
Vitoria-Gasteiz, 01001
+ Google Map