Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

[Begi Belarri] · ELKARREKIN / TOGETHER · dokumentala eta solasaldia

23 maiatza, 2018 @ 19:30 - 22:00

Doan

Gure herriak beti izan du lotura itsasoarekin. Gure kostalde oldarkorrak izaera gogorreko marinel eta itsasontziak eman dizkigu, kontatzen jakin ez dugun istorio epiko eta ederrak utzi dizkigutenak. Munduari bira ematen lehenak izan ginen; San Juan baleontzia Euskal Herritik Terranovara abiatzen ziren ozeanoz bestaldeko zamaontzi haien ordezkaria da, euskal itsas industriaren loraldi eta  nagusitasunaren erakusle.

Orain, gure oinordekoek Estatu Batuetako uretan bale-arrantzan aritu ziren zantzuak ditugu kolono frantsesak eta ingelesak iritsi aurretik. Zenbait datu objektibok emandako arrastoari jarraika, Iparramerikako arkeologoekin elkarlanean gabiltza susmo hori egiaztatu nahian, eta gutxienez, orain arte ez bezala, gure arbasoek utzitako arrastoaren berri izan dute. Abentura berri baten aurrean gaude, gure itsas historiaren berpizkundea berridazten lagunduko digun itsasargia aurkituko dugula sinetsiz. Kontatu ez dugun eta kontatzea merezi duen istorio eder bat.

1602. urtean espedizio ingeles bat gaur egun Amerikako Estatu Batuak diren kostaldera iritsi zen Bartholomew Gosnold-en gidaritzapean. Maineko kostaldera iristen zen lehen esploratzaile ingelesa izan zen Gosnold. Bere kronikariek bertako indigenekin izan zuten lehen topaketa deskribatu zuten: Euskal txalupa batean zihoazen, arropa europarrez jantzita, eta inguru haietan Donibane Lohitzuneko arrantzale batzuk ere ibili zirela aipatu zuten natiboek. Placentiatik zetozela azaldu zioten. Gosnold-ek “Placentia of Newfoundland” buruz ari zirela interpretatu zuen, Terranova hegoaldeko euskal arrantzaleen gune ospetsua. Maineko kostaldetik oso urrun.

Mende batzuk beranduago, Xabier Agote itsas ikerlaria topaketa hura aztertzen hasi zen, xehetasun guztietan erreparatuz. Zalantza handiak ditu natibo amerikar haien jatorria Kanadako Placentia denik, leku hartatik 700 miliatara baitago, txalupa mota horrekin itsasoz iristeko urrunegi. Ikertzen hasten da, eta topaketa hura gertatu zen lekutik oso hurbil inor bizi ez den uharte txiki bat badela jabetzen da, Placentia izenez ezaguna. Bertako historialari eta arkeologoekin iritziak alderatu eta gero, euskal arrantzaleekin lotutako leku hau indiarren bilgune garrantzitsuenetako bat izan izan zenaren susmoa du Agotek. Testuinguru berri honek harrigarria den zerbait argitu lezake: Uharte hori amerikar indioen eta euskal arrantzaleen arteko bizikidetza baten lekukoa izan daiteke.

Misterioa argitzeko asmoz, 2016ko udaran Xabier Agotek diziplina anitzeko espedizio bat gidatu du uhartera, topaketa haren frogak aurkitzea du helburu.

Solasaldia

 

Anjel Oiarbide:

 

 

 

 

ELKARREKIN/TOGETHER_dossierra

Xehetasunak

Data:
23 maiatza, 2018
Ordua:
19:30 - 22:00
Prezioa:
Doan
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Oihaneder Euskararen Etxea
Fray Zacarías Martínez kalea 2
Vitoria-Gasteiz, 01001
+ Google Map