- ekitaldia hau amaitu da.
[IGANDEAK JAI]: Ipuin hegalariak
otsailak 25 @ 17:00 - 19:00
“IPUIN HEGALARIAK”
Ipuinak ahoz aho dihoaz, leku batetik bestera.
Horrela heldu zaizkigu munduko beste herrialdeetako ipuin, alegi eta kondaira asko.
Saio honetan, munduko toki desberdinetan kontatzen diren ipuinak entzuteko aukera izango dugu.
Hauetan, ohitura, folklore, natura eta hizkuntza desberdinekin topo egingo dugu pertsonaia bitxi eta dibertigarrien bitartez.
- NOIZ? Otsailaren 25ean, igandea, arratsaldeko 17.00-18:00 ikuskizuna + 18:00-19.00 tailerra
- NON? Toki Eder ikastolan
- ZER? IPUIN HEGALARIAK
- 3 urtetik gorako umeentzako ikuskizuna + tailerra