Atzo, gaur eta biharko Gasteiz euskalduna · IBILBIDE GIDATUAK
Gasteizko euskararen historia sozialari buruzko ibilbide gidatua. Historian zehar izandako gorabeherak, azken urteetako berreskurapena, gaur egungo ekimenak eta etorkizuneko erronkak.
Abenduaren 27an, Oihaneder Euskararen Etxeko ataritik hasita, bi ordutegi aukeratzeko:
Goizeko 10.30etanBertan behera
- Arratsaldeko 17.00etan
Zergatik bi izen gure hiriak: Vitoria & Gasteiz?
Guztiz galdu al zen euskara Gasteizen?
Euskarazko lehen hiztegia Gasteizen! Egia al da hori?
Ba al da idazle euskaldunik Gasteizen?
Olabide, Odon de Apraiz, Landazuri… Eskola izenak bakarrik?
Zer da OIHANEDER Euskararen Etxea?
Gaur egun ere euskaldun gutxi al dago Gasteizen?
Hamaika galdera eta erantzun andana izango dira gure ibilbide gidatuan.
Interesa piztu badizugu, zatoz gurekin!
Izena emateko:
- bidali mezua> aunanue@gasteizkomintzalaguna.eus
- deitu> 945222153
- watxapa bidali> 648907565
Prezioa:
- Doan
Iraupena:
- Ordu bat eta erdi inguru
Ibilbideari buruzko nformazioa gehiago: geuelkartea.eus
Iruzkinik ez "Atzo, gaur eta biharko Gasteiz euskalduna · IBILBIDE GIDATUAK"