Abenduaren 8an irteera Durangoko Azokara
Egun osoko plana da, Mintzalagunok elkarrekin Durangoko Azokaz gozatzeko. Besteak beste, eguerdi partean Mintzapoteoa egingo dugu  “Abiyuan” txarangarekin eta Azokako gune ezberdinak bisitatuko ditugu.
Durangoko Azoka da euskal kulturaren urteko hitzordu garrantzitsuenetako bat; berton elkartzen dira euskaraz sortzen duten idazle, musikari, artista gehienak. Bost egunetan zehar programazio aberatsa izaten da ikuskizun, kontzertu, zine, hitzaldi eta abarrez gozatzeko.  Aukera bikaina da Mintzalagunok irteera bat egiteko, ezta?
 
Izen ematea azaroak 28ra arte
Aukera aproposa da Mintzalagunok elkartzeko. Azokara taldean joan eta Durangoko Azokan elkarrekin jauzi egiteko. Horretarako prestatu dugu plan borobil bat, abenduaren 8an elkarrekin gozatzeko!  Kotxea hartu beharrik ere ez duzue izango, autobusak antolatu ditugu Durangora joateko; 10 eurotan.  
Animatu zaitezte eta eman izena, primeran pasako dugu eta! Azaroaren 28ra arte eman daiteke izena >   hemen.
 
Abenduak 8ko plana
12:00ak aldera Durangora iritsiera
12:00-12:30 IRUDIENEARA BISITA ( denbora ematen badu)
12:30-14:30 MINTZAPOTEOA ABIYUAN TXARANGAREKIN
14:30 BAZKARIA
17:00 AZOKARA BISITA/ IRUDIENEARA BISITA ( programazion hainbat aukera daude 🙂
AHOTSENEA  solasaldiak:
17:00-17:30 Dani Fano komikigilea
                            18:00-18:25 Gazteizko Gaztetxea
AHOTSENEA ZUZENEKOAK:
                               17:00-17:20 Bidelapurrak  folk rock   
                               17:40- 18:10 Hara! Ondarroako rock taldea
19:00 itzulera
INFO +