IKA-k antolatu eta AEK eta Mintzalaguna bidelagun dituen kultur txapelketa honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Taldeak
arduradunaren
izenpean
1. Fasea2. Fasea3. FaseaGUZTIRA
Amaia96621
Xabi107623
Jose107825
Asier108927
Ivan98825

3. FASEA: ERANTZUNAK

1. Araban da, bai, baina zer herritatik gertu dago baseliza hau?

MOSCADOR EDO DORDONIZ

2. Araban da, bai, baina zer herritan dago horma-irudi hau?

GAZEO

3. Araban da, bai, baina nola du izena irudiko mendiak?

SAN MIGUEL

4. Araban da, bai, baina zer herritan dago irudiko teileria?

GORREBUSTO

5. Araban da, bai, baina zer herritako garbitokia da irudikoa?

SANTURDE

6. Araban da, bai, baina nola du izena jauretxe honek?

ATXA JAUREGIA

7. Araban da, bai, baina zer herritan daude bi exhibizionista hauek?

AÑUA

8. Araban da, bai, baina zer herritan dago argazkiko errota?

MENDOZA

9. Araban da, bai, baina zer herritatik gertu dago karobi hau?

ELGEA

10. Araban da, bai, baina zer herritan dago eskultura hau?

RIBAGUDA

NOLA PARTE HARTU

  • Astero Arabako herri eta leku ezberdinen 10 argazki zabalduko ditugu gure web gunean. Helburua, argazkiari lotutako galderari erantzun egokia ematea.
  • Parte hartzea taldeka izango da, azpian dagoen loturan erantzuna emanez.
  • Erantzun bakarra bidali ahal izango du talde bakoitzak.
  • Talde bakoitzean, joko honetarako arduradun bat egongo da, eta erantzunak arduradun horren izenean bidali beharko dira. Taldeko parte hartzaileen izenak ere eman behar dira galdetegian. Kontuan hartu, zuen mintzalagun taldeko kide guztiek ez dutela zertan parte hartu behar lehiaketan.
  • Asmatutako erantzun zuzen bakoitzak puntu bat emango du. Taldeak, lortutako puntuen arabera sailkatuak izango dira.
  • 10 argazki sorta zabalduko ditugu 3 aste ezberdinetan. Tarte horretan puntu gehien lortzen dituen taldea finalera pasako da. Finala, ekainaren 17an izango da.
  • Faseak:
    Girotzea: apirilaren 21etik 27ra (erantzunak apirilaren 29an). Ez du lehiaketarako kontatzen.
    1. galdera sorta: maiatzaren 3tik 9ra (erantzunak maiatzaren 11n).
    2. galdera sorta: maiatzaren 17tik 23ra (erantzunak maiatzaren 25en).
    3. galdera sorta: maiatzaren 31tik ekainaren 6ra (erantzunak ekainaren 8an).
  • Mintzalagunen artean finalista suertatzen den taldea, IKA eta AEK euskaltegietako beste talde finalisten kontra jokatuko du.
  • Finala irabazten duen taldeak 150€-ko saria jasoko du.

Zalantzak badituzue, idatzi edo deitu lasai: 945 222 153 / info@gasteizkomintzalaguna.eus