Gasteizko Mintzalaguna programako talde batzuetara Mintzalaguntzaile bila ari gara.

Mintzalaguna euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzen dituen programa bat da.

Astero biltzen dira taldeak, presentzialki edo online bitartez, ordubetez euskaraz aritzeko.

Talde guztietan Euskaraz ondo moldatzen den kide bat behintzat egoten da, hori da hain zuzen Mintzalaguntzaile bat.

Hurrengo taldeetan behar dugu Mintzalaguntzailerik, animatuko zara?

EGUNAORDUALEKUA
ASTEARTEA11:00SAN MARTIN
ASTEARTEA15:45ON-LINE
ASTEAZKENA12:00ON-LINE
ASTEAZKENA19:30ZABALGANA
ASTEAZKENA19:30SAN MARTIN
ASTEAZKENA20:00ON-LINE
OSTEGUNA18:00ALDE ZAHARRA
OSTEGUNA19:00ON-LINE
OSTEGUNA19:00ON-LINE
OSTEGUNA20:00ZABALGANA
OSTIRALA11:00IBAIONDO
OSTIRALA18:00ERDIGUNEA