https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/martin-zalakain/@@images/6c253f55-07d6-442e-8bc1-63b184f76471.jpegMartin Zalakain, Juan A. Urbeltz-en sorkuntza da, Ander Lipus-en dramaturgia eta Harkaitz Cano-ren gidoia dituena. Argia dantzari taldea eta Artedramak ekoiztua, Mikel Urbeltz eta Marian Arregiren musika

zuzendaritzarekin 100 artistaren lanaren bidez Pio Barojaren Martin Zalakain abenturazalea eleberria dantza ikuskizun bihurtu duena dantza, musika, antzerkia, kantua eta literatura uztartuz.

Ohikoa duen moduan, Euskal Herri osoko dantzariak eta musikariak bildu ditu Argiak ikuskizun honetan: Argia (Donostia), Duguna (Iruñea), Maritzuli (Biarritz), Elai-Alai (Portugalete), Arkaitz (Añorga), Astigar (Astigarraga) Kezka (Eibar), Haritz (Elgoibar) eta Gure-kai (Deba) taldeetako dantzariak, eta besteak beste Argia, Duguna, Ezpelur eta Plectro taldeetako musikariak hain zuzen ere.

– Principal Antzokian
– Urtarrilak 4 -20:30 
– 9€

Sarrerak deskontuarekin eskuratzeko bidali mezu bat oazkarraga@geuelkartea.eus helbidera honako datuok zehaztuz:

  • Izen-abizenak
  • Helbide elektronikoa
  • Telefono zenbakia
  • Zenbat sarrera nahi dituzun

Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin

Sarrerak eskatzeko eta jasotzeko:

  • Pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ditzake gehienez
  • Sarrerak emanaldiaren egunean bertan banatuko ditugu OPERA ERAIKINAREN atarian
  • Sarrera mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen