Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

[BEGI BELARRI] Nola biziko dugu Euskaraldia?

21 azaroa, 2018 @ 20:00 - 21:30

Bi egun barru, azaroaren 23an, Euskaraldia hasiko da, ohitura linguistikoak aldatzeko ariketa soziala. Aurretik izan dira antzerako esperientziak, eta hauek ezagutuz geure burua Euskaraldiarako hobeto prestatzea da saio honen asmoa.

Hiru ikus-entzunezko labur emango dira, eta bertako protagonistekin hitz egiteko aukera izango da.

Alde batetik, Lutxo Egia izango da, berak hilabete batez ez zuen gaztelaniarik egin, Bilbon. Bere performance-linguistikoaz hitz egingo du: Bi-lingual: transitoak. Esperientzia pertsonal baten kontakizuna izango da.

Bestetik, Izarne Zelaia etorriko da, Egian euskaraz bizi nahi dugulako ekimeneko kidea. Donostiako Egia auzoan, eragile eta norbanakoek, astebetez euskaraz bizitzeko konpromisoa hartu zuten, zazpi txandatan.

Hirugarrenik, Ainhoa Arbaiza hurbilduko da, Agurainen 75 ordu euskaraz ekimeneko antolatzaileetako bat. Arabako Lautadako  herri horretan esperientzia kolektiboa jarri zuten martxan 2016ko udazkenean.  75 orduz, 4 gunez, eguneroko esparru guztietara eraman zuten euskara.

Ikus-entzunezkoak ikusi eta hiru esperientzia hauetako protagonistekin hitz egiteko aukera izango da saio honetan. Horrela, hurrengo egunetan dugun erronkari hobeto helduko diogu.

Xehetasunak

Data:
21 azaroa, 2018
Ordua:
20:00 - 21:30

Egoitza

Oihaneder Euskararen Etxea
Fray Zacarías Martínez kalea 2
Vitoria-Gasteiz, 01001
+ Google Map