[BISITA GIDATUA]: SINBIOTIKA
azaroak 5 @ 18:00 - 19:30
Txaro Marañon artistak buztina eta hondartzetan bildutako plastikoa materia artistiko bihurtzen ditu, ozeanoen kutsadurari eta hondakinekin dugun harremanari buruz hausnartzeko.
Zer gertatzen da lurrarekin eta bizitzarekin lotutako material bat, buztina kasu, erabili eta bota kulturaren ikur handienetako batekin harremanetan jartzen denean? Galdera horrek zeharkatzen du Sinbiotika, Txaro Marañon zeramikariaren erakusketa-proiektua, gure garaiko ingurumen-arazo handienetako bati, ozeanoetako plastiko-hondakinen metaketari, arreta jartzeko sorkuntza artistikoa erabiltzen duen proposamena.
Non? Montehermoson
Noiz? Azaroak 5, 18:00etan
