IKArekin elkarlanean antolatutako kultur txapelketa honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

NOLA PARTE HARTU

  • Astero Arabako herri eta leku ezberdinen 10 argazki zabalduko ditugu gure web gunean. Helburua, argazkiari lotutako galderari erantzun egokia ematea.
  • Parte hartzea taldeka izango da (izen ematea apirilaren 29ra arte egongo da irekita), eta behean dagoen loturan erantzuten egingo da.
  • Erantzun bakarra bidali ahal izango du talde bakoitzak.
  • Talde bakoitzean, joko honetarako arduradun bat egongo da, eta erantzunak arduradun horren izenean bidali beharko dira. Taldeko parte hartzaileen izenak ere eman behar dira galdetegian. Kontuan hartu, zuen mintzalagun taldeko kide guztiek ez dutela zertan parte hartu behar lehiaketan.
  • Asmatutako erantzun zuzen bakoitzak puntu bat emango du. Taldeak, lortutako puntuen arabera sailkatuak izango dira.
  • 10 argazki sorta zabalduko ditugu 3 aste ezberdinetan. Tarte horretan puntu gehien lortzen dituen taldea finalera pasako da.
  • Faseak:
    Girotzea: apirilaren 7tik apirilaren 29era (erantzunak apirilaren 29an). Ez du lehiaketarako kontatzen.
    1.galdera sorta: maiatzaren 5etik 9ra (erantzunak bidaltzeko azken eguna maiatzak 12).
    2.galdera sorta: maiatzaren 19tik 23ra (erantzunak bidaltzeko azken eguna maiatzak 26).
    3.galdera sorta: ekainaren 2tik ekainaren 6era (erantzunak bidaltzeko azken eguna ekainak 9).
  • Mintzalagunen artean finalista suertatzen den taldea, IKA eta AEK euskaltegietako beste talde finalisten kontra jokatuko du.
  • Finala ekainaren 19an izango da.
  • Finala irabazten duen taldeak sari bat jasoko du.

Girotze fasea (ez du lehiaketarako kontatzen)

  1. Araban da, bai, baina zer herritan dago argazkiko harresia?

2. Araban da, bai, baina nola du izena herri erromatar honek?

3. Araban da, bai, baina nola du izena jauretxe honek?


Zalantzak badituzue, idatzi edo deitu lasai: 945 222 153 / komunikazioa@geuelkartea.eus