- ekitaldia hau amaitu da.
[BEGI BELARRI] ‘Biziminez’ dokumentala
25 urria, 2017 @ 20:00 - 22:00
DoanBi lagun kanpoko nahiz barneko paisaiei begira
Bidezidor eta errepide zabaletatik, bizi-minez egiten den bidaia kontatzen dute Josu Iztuetak eta Pablo Dendaluzek Biziminez dokumentalean.
Josu Iztueta eta Antxon Arza, bi adiskide AEBko errepidean “amets txiki bat betetzen”. Errepideko zeharkaldia bera baino garrantzitsuagoa da barne bidaia: oroitzapen eta bizipen eder eta ez hain ederrak, jolasak, eta negarrez eta umorez gaindituko dituzten bidean aurkitutako oztopoak.
Bizitzari buruzko gogoeta sakona, bi adiskideren erretratu zintzoa, bizimina transmititzen duen road movie hunkigarria.
Josu Iztuetak 1982 urtean autobus bat erosi zuen Sahara gurutzatzeko, eta harrezkero horri pegatuta bizi izan da bidaia bereziak eginez. 30 urtez Nairobitarra proiektuari esker 1.500 petsona baino gehiago eraman ditu Europa, Afrika eta Amerikatik. Groenlandian eskiatu du, Laponia eta Kalifornia bizikletaz egin ditu, Nilo, Baltiko eta Mediterraneoa piraguan zeharkatu ditu, eta soilik berak kontatu ahal dituen beste hainbat istorio bizi izan ditu. Berak definitzen duen moduan, “bidaia nondik norakoa baino gehiago da, kuriositatea, jakinmina, ilusioa, errespetua, komunikazioa eta ikasteko gogoak ere beharrezkoak dira.; hortik aurrera datorrena datorrela!”
Antxon Arza 18 urterekin hasi zen lanean haitz eta izotz monitore, eta iraupen-eskiko monitore moduan. Bere zaletasunak eskalada, ibaien jaitsiera eta espeleologia izan dira betidanik. Piriniotar ibai ugarien jaitsieran aitzindaria izateak TVEko “Al Filo de lo Imposible” saioan espezialista bezala lan egitera eraman zuen Ibai 2000 urtera arte. Venezuelako Yuruani ibaian egindako 15 metroko salto batean bi orno apurtu zituen, eta istripu harek gurpil aulki batean utzi zuen. Dena den, horrek ez dio galarazi bere bizitzarekin jarraitzea, “lehen zutik eskiatzen nuen, orain jesarrita, lehen maratoi erdia egiten nuen, orain Getaria–Zarautz lasterketan parte hartzeko igeri egiten dut, lehen mendira ibilitzen nijoan, orain quad batean… pozik nago taldean naturaz gozatzen jarraitu ahal izateko bigarren aukera bat izateagatik”, baieztu du. Gaur egun baloreetan sakontzeko konferentziak eskaintzen ditu enpresentan, eta hauei esker Speak Manager saria lortu zuen 2010ean.