- ekitaldia hau amaitu da.
MUGAMINAK dokumentala Begi Belarri zikloan
22 martxoa, 2017 @ 20:00 - 22:00
Amets Arzallus bertsolariak Zipreko inprobisatzaileekin bertso saio bat egin zuen uztailaren hasieran Paphos herrian. Bertso saio horren aitzakian mugak zatitutako bi herri gurutzatzen ditu dokumentalak: Zipre uhartea eta Euskal Herria.
Zipre 1974az geroztik muga batek zatitua dago, alde batean bizi dira greziarrez mintzo diren zipretarrak, eta beste aldean turkiarrez mintzo direnak. Alde bakoitzak beste aldean utzi behar izan zituen bere hildakoak, bere desagertuak, eta bere etxeak. Berrogei urte pasa dira, eta ez da apenas ezer aldatu. Aktualitateak ahaztua duen gatazka honen zaurietan barna bidaiatuko du Amets Arzallus bertsolariak. Eta gero, Zipren ikasia Euskal Herriko gatazkara ekarriko du bere errelato propioa egiteko.
Mugaminak dokumentala gatazka batek zauritutako jendeetan barna kantuz egindako bidaia da, eta gero eta muga gotorragoz josia dagoen mundu baten inguruko gogoeta.
Solasaldia:
Amets Arzallus Antia:
Donibane Lohizunen sortu bazen ere, Hendaian bizi izan da beti. Txiki txikitatik bertso eta kirolzale amorratua. Bertsolaria eta Hendaiako bertso eskolako irakaslea, bertsotan gaur egungo Euskal Herriko txapelduna (Barakaldo 2013). Kazetari ikasketak egin zituen eta lan horretan jardute du zenbait mediotan, Argia aldizkariko elkarrizketa egile eta Euskadi irratian kolaboratzaile besteak beste.