Haurren aurrean helduok heldu, guraso eta bestelako hezitzaileen arteko, hau da, HELDUEN ARTEKO,  hizkuntza-praktikak aldatzeko eta euskara gehiago erabiltzeko aktibazio ekimena da.

Urriaren 19tik 29ra bitartean, beraz, ekintzak proposatuko dizkiegu guraso eta zaintzaileei, euren arteko euskararen erabileran eragiteko eta umeekiko hizkuntza eredugarritasuna bultzatzeko.

Hortaz, sentsibilizazio kanpaina bat proposatzen dugu, ekintza ezberdinak antolatuz euskaraz lasai aritzeko espazioak sortzeko. Horrela, aldi berean, 12 urtetik beherako haur eta gazteekin harremana duten helduen aktibazioa sustatuko genuke. Hots, hizkuntza eredugarritasunaren eta sozializazioaren inguruan hausnartuta, euskaldunak saretu, ahaldundu eta hizkuntza ohiturak euskarara gehiago ekartzea dugu xede.

Helburu nagusiak:

  1. Gurasoen* arteko -hau da, helduen arteko- hizkuntza portaeretan eragitea eta euskararen erabilera areagotzeko aktibatzea.
  2. Helduen hizkuntza ohiturek umeengan duten eraginaren kontzientzia piztea, eta, ondorioz, hizkuntzari dagokionez eredugarri izatea.

Eremu fisikoak: nagusiki, helduak eta umeak elkartzen diren inguru informalak. Parkeak, eskola kanpoaldea, plazak, etab. Baita ekintza bereziak antolatzen diren espazioak ere. Kaleko espazioez gain, ekimena etxeetara iristea ere lortu nahi dugu.

Gasteizen ere parte hartuko dugu, zenbait auzotako Euskara Taldeekin batera lanean ari gara lehen ekintzak antolatzeko. Laster izango duzue hauen berri.

Zuen auzoan ekimenen bat antolatu nahi izanen gero jarri gurekin harremanetan:

euskaraldiagasteiz@geuelkartea.eus

688743086 / 688819118

Informazioa +: https://topagunea.eus/haurren-aurrean-helduok-heldu/