Batzar Irekirako deialdia

Judimendiko Euskaraldia Batzordearen baitan auzoko zenbait entitate eta norbanakok egindako hausnarketatik ikusi da, auzoan euskara oinarri duen lanketa jarraia egiteko aukera. Euskara sustatu bai baina ekimena auzoko beharrei egokituta egotearen beharra azpimarratu da ekarpenetan.

Beraz, bi ardatz horiek kontuan hartuta Judimendi auzoan Euskara Talde bat eratzeko deialdia egitea erabaki da:

  • Auzoan euskarak dituen beharrak aztertu eta euskara bera sustatzeko helburuz
  • Auzoan euskaratik gai desberdinak lantzeko helburuz

Etor zaitez! Hurrengo Batzordea:

Urriak 23

19:00

Judimendiko Auzo Elkartea

Cola y Goiti Kalea, 5