- ekitaldia hau amaitu da.
[POETAK MAIATZEAN] GU GABE ERE
13 maiatza, 2023 @ 19:30 - 21:00
Poetak Maiatzean eta Arabako Bertsozale Elkartearekin elelkarlanean euskarazko hiru saio antolatu ditugu aurten.
Honako hau lehenengoa:
“Gu gabe ere” poema liburuaren eszena gaineko hedatze bat da emanaldia, batik bat, Itziar Ugarte Irizarren (Oñati, 1996) testuak eta Mikele Landa Eigurenen (Ea, 1995) ikus-entzunezkoak uztartzen dituena.
Emanaldi oso berezi eta sakona.
Hala, naturaz bi muturretan egon daitezkeen bi lengoia —poetikoa eta zinematografikoa— uztartzen ditu proposamenak; irudiek hitz poetikoa jasotzeko bidea irekitzen dute —edo alderantziz, nola jakin.
Elias Querejeta zine eskola kolaborazioarekin.
Noiz: Maiatzak 13, 19:30
Non: Santa Maria katedralaren portikoa
Sarrera librea da.