[ERAGITEKO JANZTEN]
Euskararen normalizazioa nahi dugun gasteiztarrok zenbait urte daramagu geure amets komunei buruz hausnartzeko eta elkarrengandik ikasteko elkartzen. Elkarketa horiek (in)formazio edota iritzi trukerako saioak izaten dira. Horrelako saioen segidari ziklo deitzen diogu, eta zikloari Eragiteko janzten.
Jakintza eta esperientzia handia dago gure artean, baina, zorionez, horrek ez du jakin mina apaldu, eta ziklo honen moduko aukerek ongi etorriak izaten segitzen dute.
Zikloaren hirugarren edizioak orain arte jorratu ez diren lau arretagune proposatzen ditu.
Lau saio egingo dira:
1.HELDUEN EUSKALDUNTZEA GASTEIZEN: motibazio iturrien bilakaera.
Gaiaren kokapena: Ruben Sanchez Bakaikoa.
Otsailaren 14an, asteartea, 18:30ean, Montehermoso kulturunean.
2. HAUR ETA GAZTEEN AISIALDI EUSKALDUNA: nola eraiki?
Gaiaren kokapena: Urkabustaizko Lan eta jolas elkartea, Gasteizko Euskharan elkartea, Alaiki zerbitzu soziokulturalak eta Kukulaisi federazioa. Bideratzailea: GEU elkartea.
Otsailaren 28an, asteartea, 18:30ean, Montehermoso kulturunean.
3. GURASO ELKARTEAK: auzoak euskaraz saretzen
Gaiaren kokapena: Aintzira eta Mendibea.
Martxoaren 14an, asteartea, 18:30ean, Montehermoso kulturunean.
4. EUSKARA EREMU DIGITALEAN: erabilera eta tendentziak
Gaiaren kokapena: Josu Amezaga, Joxe Rojas eta Aritz Martinez de Luna.
Martxoaren 28an, asteartea, 18:30ean, Montehermoso kulturunean.
Iruzkinik ez "[ERAGITEKO JANZTEN]"