Eskaintza polita aurkezten dugu, familian eta euskaraz tartetxo ederra pasa nahi dutenentzat.

Principal Antzokian ikusgai egongo diren bi emanaldi hauetara joateko sarrerak deskontuarekin eskaintzen ditugu.

Zirku Soinua! Udal Musika banda
Principal Antzokian, apirilaren 3an, 18:00- 19:00
Sarrerak deskontuarekin: 3€
6 urtetik gorakoentzat

Zirku batean jaio bada ere, bertan bere tokia topatzen ez duen Felipe txikiaren istorioa kontatzen du. Horrenbeste kolore eta alaitasun artean, ez dago ziur bere ama, basapiztien hezle handia, bezain ausarta izango ote den. Etxeko txikien zentzu guztiak piztuko ditu istorio honek; bereziki, belarria. Tronboia da istorio honetako protagonista, zirkuko bandako kideek lagunduta, haizezko instrumentu eta perkusiozko orkestra bat.

Narratzailea eta gidoilaria: Ana Hernández.
Malabarista: Alfonso Alonso, el Gran Rufus
Vitoria-Gasteizko Udal Musika Banda
Zuzendaria: Luis Orduña.

Botadun katua
Principal Antzokian, apirilaren 10ean, 18:00- 19:00
Sarrerak deskontuarekin: 3€
6 eta 12 urte bitartekoentzat

Euskadiko Orkestrako talde instrumental barroko batek eta Per Poc txotxongilo-taldeak Botadun katua literatura unibertsalaren klasikoan oinarritutako ikuskizuna proposatzen dute, Luis XIV.aren gortean eta bere garaiko musikan murgiltzen gaituena.

Kontzertu bisual eta poetikoa izango da, formatu handiko eta musika barrokoko antzerki victoriarrarekin, haur eta gazteek kulturalki garai distiratsu baten aberastasun musikala deskubritu dezaten.
Euskadiko Orkestraren talde instrumental barrokoa
Txotxongilo taldea: Per Poc
Zuzendari artistikoa: Aarón Zapico

OHARRAK
– Sarrerak Opera eraikinaren atean banatuko dira egunean bertan (17:40an).
– Mesedez kontuan hartu gomendatutako adinak
– Momentu oro OSASUN NEURRIAK errespetatu behar dira.
– Saiatu puntualak izaten.

Zalantzak argitzeko idatzi aisia@geuelkartea.eus helbidera