Bloga
[MIKROIPUIN LEHIAKETA]

GEU Elkarteak Mikroipuin lehiaketaren seigarren edizioa ekartzen dizue: Twitter bidezko Mikroipuin lehiaketa.
“ERAGIN”: mugitu, astindu, sustatu…
JOLASTU “eragin” HITZAREKIN ETA PARTE HARTU!!
Nola:
- Parte hartzaile bakoitzak Twitter sare sozialeko perfil pertsonaletik zabaldu beharko du era publikoan idatzia.
- Gehienez 3 mikroipuin aurkeztu daitezke; bakoitza ipuin/istorio bat izan beharko da bere osotasunean eta ez heren bat.
- Ipuina eta gero @GEUElkartea gehitu mikroipuina lehiaketan sartzeko.
- 268 karaktere izango da ipuinaren maximoa, gehi @GEUElkartea (280 espazioak barne).
- Ipuinek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute.
- Gaia: ERAGIN
- Epea: Maiatzaren 12tik 30era.
- Hiru sari:
1. 150 euro eta Parralen 2 pertsonentzako bazkaria.
2. 100 euro eta 25 euroko bonoa Zuloa dendan erabiltzeko.
3. 50 euroko bonoa Zuloa dendan erabiltzeko. - (Pertsona berdinak ezin ditu kategoria guztiak irabazi, bakarra soilik, eta irabazleak ezin du 4 urtez baino gehiago irabazi)
- Ipuina edo istorioa euskaraz izan beharko da.
- Egilearen jabetzapean geratuko dira lehiaketara aurkezten dituen lanak, GEU Elkarteak horiek argitaratzeko eta erreproduzitzeko eskubidea izango du, egilearen baimena eskatu gabe ere.

Galderak eta zalantzak argitzeko bidali emaila komunikazioa@geuelkartea.eus helbidera.
Iruzkinik ez "[MIKROIPUIN LEHIAKETA]"