LABURBIRA
Martxoaren 22an, 18:30ean Oihaneder Euskararen Etxean
LABURBIRA 2022: 9 film laburren bilduma ikusgai, 30 herritan
Emanaldia eta gero solasaldia izango dugu Aitor Alberdi zuzendariarekin
Serendipia. Zuzendaria: Iban del Campo
Pandemiaren ondorioz ezarritako konfinamenduan zehar, euskal birologo batek berrogeialdia bere laborategian igarotzea erabaki du, koronabirus berria geldiarazteko txertoa lortzeko ikerketan murgiltzeko. Serendipia ezusteko eta zorioneko aurkikuntza bat da.
Itsasontziaren mugimendua. Zuzendariak: Alba Romera eta Rony Levoz
Neska itsu batek itsasontzi baten irudiak ikustearekin amesten du. Bere kidea laguntzen saiatzen da, baina une batez zerbait gertatzen da ilusioa itzultzen diona.
Lanbroa. Zuzendaria: Paula Iglesias
Gaixotasunak Bego berriz jotzen duenean, denbora gainera datorkio. Bultzada honek Xabierrekin batera antzinako erlojuak konpontzera darama. Bere gaixotasunaren eta denboraren arteko elkarrizketan, poesia bisualez betetako dantza deserosoa sortzen da.
Falta zaizuna. Zuzendaria: Jose Luis Gomez
Badoa gaixoa medikuarengana. Diagnosiak zur eta lur utziko zaitu.
Hurrengo geltokia. Zuzendaria: Naia Aizpurua
Pauk goizero trena hartzen du lanera joateko baina horietako egun batean bere bizitzan sekulako aldaketa eragingo
duen esperientzia biziko du.
Rewind. Zuzendaria: Amaia San Sebastian
Bake-leku argitsu eta garbi batean, emakume bat bere kabuz irtengo da, guri begira, patu beldurgarri batetik ihes eginez eta askatasunerantz ibiltzen. Existitzen ez den toki batean, denbora nabigagarrian, zinta magnetiko batean bezala, Rewind-Play-FastForward.
Turnoka. Zuzendaria: Aitor Alberdi
Gaur, film labur honetako protagonistari goizez egokitu zaio lanera joan beharra.
Subandilla. Zuzendaria: Josu Martinez
Alemanek Frantzia okupatu dute. Euskal Herriko Bizkarsoron, soldaduek Mixel eta bere ttanttak atzikitzen duten hotela errekisizionatu dute.
Itsaso: Zuzendaria: Sergio Martinez
Itsaso lanerako bizi da. Baina hara non ezusteko batek bizimoduz aldatzera behartu duen. Bizitza berri bati ekingo dio orduan.
Iruzkinik ez "LABURBIRA"