2012.urtetik aurrera Gasteizko jaietan Aihotz plazan kokatuta dagoen txosnaren kudeaketa eraman dugu aurrera. Elkarteak egindako lana eta bere influentzia dela eta, gune hau jaietan eta jaiak aurretiko egunetan Euskal Gunea bihurtu da; txosna eskaintzeaz gain, publiko ezberdinei programazio euskalduna eta ekitaldi anitz eskainiz.