Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da.
2022an, azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo dugu ariketa. Ekimenean norbanako bezala, Ahobizi edo Belarriprest izanez, parte hartzeko aukera izango duzu, baina baita taldean parte hartzeko aukera ere, Ariguneen bitartez.
GEU Elkartea da Gasteizen Euskaltzaleen Topagunearen ordezkari eta ondorioz, aurreko bi edizioetan bezala, Gasteizko Euskaraldia kudeatzearen ardura izango du berriz ere 2022an, Gasteizko Udalarekin batera.

Gasteizko dinamizatzaileekin kontaktuan jartzeko: 688 81 19 18 / 688 74 30 86 edo euskaraldiagasteiz@gmail.com

Informazio gehiago edo Ahobizi, Belarriprest edo Arigune bezala parte hartzeko: www.euskaraldia.eus