Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da.
2025an, maiatzaren 15etik 25era egingo dugu ariketa. Ekimenean norbanako bezala, Ahobizi edo Belarriprest izanez, parte hartzeko aukera izango duzu.
GEU Elkartea da Gasteizen Euskaltzaleen Topagunearen ordezkari eta ondorioz, aurreko hiru edizioetan bezala, Gasteizko Euskaraldia kudeatzearen ardura izango du berriz ere 2025ean, Gasteizko Udalarekin batera.

Gasteizko dinamizatzaileekin kontaktuan jartzeko: 688 81 19 18 / 688 74 30 86 edo euskaraldiagasteiz@gmail.com