Euskararen nazioarteko eguna urtero-urtero ospatu da ekimen ezberdinen bitartez. EUSKARAK 365 EGUN leloaren baitan elkartzen gara, euskara ospatzeko egun bakan bat ez baizik urte osoa izan behar zuenaren irakurketatik.
Gasteizko beste eragile batzuekin lankidetzan, Andra Mari Zuriaren enparantzan elkartzen gara abenduaren 3an, urtero, gau hotzari aurre egiteko argitxo eta ikuskizun ezberdinekin.