Hizkuntza normalizazioaren bidean, gazteak protagonistak dira

Hizkuntza normalizazioaren ikuspegitik datozen urteetarako erronka nagusietako bat haur eta gazteen artean euskararen erabilera indartzea izango da; haur eta gazteen hizkuntza ohituretan eragitea, alegia.

Gazteak euskararen erabileraren sustapenean aktibatu nahi ditugu, eta horretarako, ikasleen euskara batzordeak sortzea da asmoa. Batzorde hauek 16-18 urte bitarteko gazteekin osatuko dira eta hiru helburu nagusi izango dituzte:

  • Partaide diren kideen artean euskararen erabilera indartzea eta finkatzea
  • Inguruko gazteengan eragitea
  • Ikasle gazteagoentzat erreferente eta eredu bilakatzea

Ebete-rekin batera batzorde horiek osatzea, formazioa ematea, egitasmoa zehaztea eta aurrera eramatea izango da GEU elkartearen lana.