Gasteizko haur eta gazte gehienak euskarazko ereduetan ari dira ikasten. Gurasook nahi duzue zuen seme-alabek euskara ere ondo ikastea eta euskaraz aritzeko erraztasuna izatea. Hau da: edozein egoeratan edo harremanetan euskaraz egin behar badute, eroso eta gustura sentitzea.

Are gehiago, hainbat gurasoren kasuan zuen seme-alaben hizkuntza-ohiturak ere landu nahi dituzue: egoera eta harreman askotan, lagunartean adibidez, euskaraz egitea nahi duzue.

Guraso elkarteekin elkarlanean aritu nahi gara

Bide horretan laguntzeko asmoz GEU elkartean, Ebete enpresarekin elkarlanean, hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu ikastetxe eta Guraso Elkarteentzat. Zerbitzuak eskaintzeaz gain, urrats bat gehiago eman nahiko genuke eta elkarlanerako proposamena egiten dizuegu. Helburua argia da: Guraso Elkarteei laguntza eta erraztasuna eskaini nahi dizuegu euskararen familia transmisioan eragile aktibo bihur zaitezten eta egitasmo desberdinak abian jar ditzazuen.

Hauek dira, besteak, GEU elkartearen eskaintza osatzen duten zerbitzuak: sentsibilizazio saioak, lantegiak, jarduerak, aholkularitza, formazioa, etab.

Elkarlanean aritzeko prest dauden Guraso Elkarteekin bilduko gara, eta euskararen erabilera indartze aldera gaur egun zer egiten den eta Guraso Elkarteak antolatzen dituen jardueretan euskararen egoera zein den aztertuko da. Ondoren, Guraso Elkarteari proposamen zehatz bat egingo zaio: elkartearen ezaugarriak, nahiak eta aurrera begira eman daitezkeen urratsak, kontuan hartuz jarduera eta zerbitzu zehatzak proposatuko zaizkio.

Guraso elkartea lanean