Ibilbide gidatuak

2011ko urtarrilean, Topaguneak -Euskara Elkarteen Federazioak- honako hau proposatu zion euskaltzale talde bati: Gasteizek eta euskarak komunean duten historiaren ibilbide gidatua antolatzea Arabako Mintza Eguna topaketarako. Zenbait bileraren ostean eta jende andanarekin hitz egin eta gero, hiriko Alde Zaharrean zehar garatzen den ibilbidea eta Gasteizen euskararen historia laburtzen duen gidoia osatu zen. Hau da, Gasteizen euskarak edo euskaran Gasteizek utzitako arrastoarekin mapa bat irudikatzea: “Atzoko, gaurko eta biharko Gasteiz euskalduna” ibilbidea da horren guztiaren fruitu.

Ordutik, GEU elkarteak ordu eta erdi irauten duen ibilbide bezala moldatu du eta taldeentzat bisita gidatu bezala eskaintzen du;

Euskaltegiek, ikastetxeek, mintzalagunek, euskaltzaleek edo edozein norbanakok ikus dezake interesgarri Gasteizen euskarak izan duen ibilbidea ezagutze aldera.

Sarburu euskara taldea 2016

Sarburu euskara taldea 2016

“Atzoko, gaurko eta biharko Gasteiz euskalduna”

Gasteizko euskararen historia sozialari buruzko ibilbide gidatua.

Historian zehar izandako gorabeherak, azken urteetako berreskurapena, gaur egungo ekimenak eta etorkizuneko erronkak.

Zergatik bi izen gure hiriak: Vitoria & Gasteiz?

Guztiz galdu al zen euskara Gasteizen?

Euskarazko lehen hiztegia Gasteizen! Egia al da hori?

Ba al da idazle euskaldunik Gasteizen?

Olabide, Odon de Apraiz, Landazuri… Eskola izenak bakarrik?

Zer da OIHANEDER Euskararen Etxea?

Gaur egun ere euskaldun gutxi al dago Gasteizen?

Hamaika galdera eta erantzun andana izango dira gure ibilbide gidatuan.

Interesa piztu badizugu, zatoz gurekin!

Oihanederren hasi eta bukatu ohi da ibilbidea

Sei ataletan dago antolatuta ibilbidea:

  • Lekukotzak
  • Irakaskuntza eta Hezkuntza.
  • Gizarte Mugimenduak
  • Helduen alfabetatze eta euskalduntzea.
  • Kultura adierazpenak
  • Eragile instituzionalak eta proiektu berriak

Ibilbidea euskaraz zein gazteleraz egiteko aukera dago. Beste hizkuntza batzuetan ere eskaintzeko saiakeratan gabiltza eta horren fruitu da, 2016an ibilbidea Darija hizkuntzan egiteko egongo den aukera. Ibilbide bat antolatu nahi izanez gero taldea egin eta jarri gurekin arremanetan.

Xehetasunak:

Ibilbidea

Ibilbidea: Gasteizko Alde Zaharrean zehar da bere osotasunean

  • Iraupena: ordu eta erdi inguru
  • Hizkuntza: euskara zein gaztelera
  • Ordutegia: eskatzailearen beharrizanei molda daiteke
  • Prezioa:
    • 10-15 kide = 100 €
    • 16-20 kide = 125 €
    • 21-25 kide = 150 €
  • Izena emateko:
  • Dokumentazioa