Gazte sortegiak; izen-ematea zabalik

Urritik apirilera bitartean, ‘Gazte sortegiak‘ sormen eskola egingo da Oihaneder Euskararen Etxean, astelehenero. Oihane Pereak, Jon Basagurenek, Unai Lopez de Armentiak eta Maider Oleagak bertsolaritza, musika, antzerkia eta ikus-entzunezkoen laborategiak landuko dituzte bertan, hurrenez hurren. Izena emateko epea irailaren 10etik aurrera egongo da zabalik. Eskolak 100 €ko prezioa du.14-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta, “Gazte sortegiak” sormen […]

Jarraitu irakurtzen


BEGI BELARRI ikus-entzunezko zikloaren hurrengo hitzorduak

Urte berriarekin batera abian da berriro ere Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloa. Oihaneder Euskararen Etxeak eta GEU elkarteak elkarlanean antolatuta, urtarriletik apirilera bitarteko egitaraurekin gatoz. Hiru film-dokumental eta film laburren emanaldia bat eskainiko dugu tarte horretan. Salbuespenak-salbuespen, emanaldiak hilaren azken asteazkenetan izango dira arratsaldeko 19.00etan. Beti bezala emanaldi guztiek bi atal izango dituzte: alde batetik, film-dokumentala proiektatuko […]

Jarraitu irakurtzen


EGIAREN HAZIA · Dokumentala eta Solasaldia

Berez bi dokumenatalen emanaldia izango da oraingo honetan, “Egiaren hazia” eta “Oroimenaren lekukoak“, bata bestearen jarraipena direnak. “Egiaren Hazia” dokumentala egiaren aldarrikapena da, Mendebaldeko Saharan pairatzen dituzten Giza Eskubideen urraketen froga. Eztizen Miranda Bernabek zuzenduta, pelikulak saharauien giza eskubideen urraketak aztertzen dituen ikerketa xehatua zinemara eramaten du, egia ikusgarri egiten du. “Oroimenaren Lekukoak”, bestalde, ikerketa […]

Jarraitu irakurtzen


GERORIK EZ DA · Dokumentala eta solasaldia

“Gerorik ez da” energia zein baliabideen xahutzea, hazkundea eta kolapsoaren inguruan hitz egiten duen animaziozko film bat da. Munduak 21 mendean aurrez aurre duen erronka energetikoa aurkezten digu. Filmak ez du soilik petrolio zein energia-gainaren (peak oil) inguruan begirada jartzen, harago doa eta ekonomia hazkunde esponentzialari kritika zorrotza egiten dio. Filmaren izenak galduak gaudenaren itxura […]

Jarraitu irakurtzen


Urzulo, espeleologia dokumentala

Aloña Mendi Espeleologia Taldeak (AMET) ekoiztutako dokumentala. 2015eko Bilbao Mendi Film Festivalen “Euskarazko film onenaren” saria eskuratu zuena. Euskal Herriko paraje ilun horietan barrena sartuko gaituzte bidaia zirraragarri batean barrena, gidoi indartsu bat baliatuz eta ilunpetan filmatzearen zailtasunak ezin hobeki gaindituz. Xanti Ugarte: filmaren zuzendaria eta AMETeko kidea izango dugu gure artean ondorengo solasaldian. Sorkuntza […]

Jarraitu irakurtzen