Hezitzaileentzako SAKONTZE SAIOA

Udalekuetako, jolas txokoetako, ludoteketako… hezitzailea bazara eta azkeneko urteetan Hau jolasa baino gehiago da formakuntza jaso baduzu SAKONTZE saioan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizugu. Euskararen erabilera ardatz hartuta eta hamaiketako/askari baten bueltan, zuen esperientziak, feed-backa, arazoak, etorkizuneko erronkak eta abarren inguruan hitz egin nahi dugu, elkarrekin, euskararen sozializazioan aurrerapausuak ematen jarraitu dezagun. NOIZ? Abenduaren […]

Continue reading


Irakurri, Gozatu, Oparitu kanpaina martxan berriz ere

Martxoaren 18tik  maiatzaren 31 bitartean Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainaren 13. edizioa garatuko da, Euskal Herriko beste hainbat herritan bezala, baita Gasteizen ere. Jendea euskarazko liburuak irakurtzera animatzeaz gain, egitasmoak liburuak elkarri oparitzea edo trukatzea ere proposatzen du, harremanak lantzeko praktika gisa.  Hamabigarrenez, herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatuko ditu, irakurtzearen alde atsegina azpimarratuz eta liburutegi […]

Continue reading


EuskarAbentura espedizioan parte hartzeko aukera

2018 urteko uztailan abiatuko da EuskarAbentura espedizioa. Maulen hasiko da eta Euskal Herriko Done Jakue bide desberdinak jarraituz Bizkaia zubian amaituko da hilabete beranduago. Gazteen artean euskara sustatzea eta hiztunak aktibatzea da EuskarAbentura egitasmoaren helburu nagusia. Hortaz, euskaraz dakien edozein gaztek har dezake parte. Izen ematea martxoaren 18ra arte luzatuko da; euskarabentura.eus atarian duzue informazioa […]

Continue reading


Gazte sortegiak, sormena bizitzeko laborategia

Pazko-astean bost eguneko sormen egonaldia proposatzera dator ‘Gazte Sortegiak, sormen laborategia’ ekimena. 14-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta, Arabako lau sortzaileren eskutik bertsolaritza, antzerkia, musika eta ikus-entzunezkoen sortegiak egingo dira, Kanpezuko Ibernalo Aterpetxean. Izena emateko epea martxoaren 11ra arte egongo da zabalik. ‘Gazte Sortegiak, sormen laborategia’ egitasmoa Oihaneder Euskararen Etxea, GEU elkartea, Arabako Bertsozale Elkartea, Mintzola […]

Continue reading


Has Gasteizen EUSKARA oparitzen!

Garai hauetan ohikoak dira opariak. Mari Domingik eta Olentzerok ekartzen dituztenak, lagun artean eta etxekoen artean egiten direnak… Gabon hauetan, GEU elkartetik, EUSKARA oparitzea proposatzen dizuegu. Nola? Lagunak, senitartekoak edota zu zeu GEU elkarteko kide bihurtuz, hau da, GEU elkarteko bazkidetza eginez (urtean 30€). 2018. urtean GEU elkarteak euskararen erabilera sustatzeko eta hizkuntza ohiturak aldatzeko […]

Continue reading